domingo, 9 de septiembre de 2007

Microsoft ez du amore ematen


Pasa diren egun hauetan tentsio handia egon da informatika munduan Microsoft-en estandarra (OOXML) dela eta. Ez dakizuenentzat, OOXML Microsoft Office-ek erabiltzen duen fitxeroen formatua da. Enpresa pribatu honek, bere formatua ISO bezala onartzea nahi izan du, nola ez, joko zikinean arituz.
Botaketa honetan Microsoft-ek ez zituen lortu beharrezkoak ziren aldeko botoak, OOXML onartzeko. Argi zeukaten ez zutela ezer lortuko, eta nola ez, beraiek ongi dakiten bezala jokatu zuten. Hauek izan dira salatutako "gorabehera" batzuk:

  • Microsoft-en lehiakide batzuen baztertzea Portugalen, aulki nahiko ez zeudelako.
  • Botoen erosketa Suedian (azkenean Microsoft-ek onartu zuten).
  • Botaketa prozezuaren manipulazioa Uruguay eta Suitzako presidenteen aldetik.
  • Komite tekniko baten ordezkatzea Polonian, Microsoft-ek nahiago zuen beste batengatik.
  • Konpetentziaren ukapena Venezuelan eta Ukranian.
  • ...
"FFII NoOOXML.org"-en liderra,Benjamin Henrion, hau esaten du gaiaren inguruan: "La propuesta OOXML es tan pobre que si cualquier otro lo hubiera enviado se hubieran reido de él. No entiendo porqué el secretariado de la ISO no lo ha puesto todavía en el cubo de la basura. La prolongación del proceso significa más escándalos que dañan la imagen pública de ISO."

Bestalde, FFII-ren presidenteorda, Alberto Barrionuevo hauxe dio: "El hecho de que muchos cuerpos nacionales de ISO hayan aprobado OOXML debido a importantes manipulaciones sugieren que el proceso tiene que ser revisado y reparado. Recomendamos fuertemente que ISO reconsidere su sistema y regulaciones."

Barrapunto-n irakurri daitekeen bezala, EFFI (Electronic Frontier Finland), herrialdeen korrupzioa eta OOXML-ren aldeko boto kopuruaren arteko erlazioa analizatu dute. Ondorio bezala atera dutena hau da: gero eta herrialde korruptoagoa, gero eta OOXML-ren aldeko boto gehiago.

Web orri honetan informazio gehiago irakurri daiteke: OOXML
Botaketaren emaitzak.

No hay comentarios: