lunes, 17 de septiembre de 2007

Ezkertiarra (edo eskuindarra) jaio edo egin?


ElPais.com web orrian irakurri daiteke zelan New York-eko Unibertsitateak gauzatutako ikerketa batek ondorioztatu duen, ezkertiar baten garuna eta eskuindar batena desberdin funtzioanatzen dutela.

Ikerketa hau ikasle batzuei egindako elektroentzefalograma batzuen bitartez gauzatu da, ordenagailu baten seinale batzuei erantzuten zeudelarik. Ordenagailuak ikasleak seinale baten aurrean gauza bera erantzutera ohitzen zituen, baina ondoren beren portaera aldatzera behartzen zien. Kontserbadoreak, aldaketen aurrean zailago moldatzen ziren, eta liberalak ordea errazago eta beraien erreakzioak inhibitzen hobeak ziren.

Ikerketak bere aurkikuntza burmuinaren mekanismo batetan oinarritzen du, "gatazken kontrola" ("control de conflictos") izenekoa. Hala ere, ez dira ausartu bietatik zein den hobeagoa esaten.

Nire ustez, aurkikuntza honek ez digu ezer berririk esaten, bi izaera mota hauen deskribapenean jadanik bazetorrelako aurkeztutakoa, nahiz eta frogapen kurioso bat izan.

Albistearen link-a (gazteleraz).

No hay comentarios: