jueves, 20 de septiembre de 2007

"Dignidad y Justicia"-k 12 eta 14 urteko zigorrak eskatu ditu Egunkariaren kideentzako


Egunkariaren inguruko iskanbilan (gogoratu, 2003. urtean Egunkaria itxi zutela) sartuta aurkitzen direnentzat, Xabier Alegria, Txema Auzmendi, Juan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Pello Zubiria y Xabier Oleaga, 12eta 14 urteko espetxe-zigorrak eskatu dituzte. "Dignidad y Justicia"-ren aburuz, Egunkariaren helburua ez da inoiz egon kazetaritzarekin erlazionatuta, eta ETA-ren proiektu bat izan zela dio ( "la creación del Proyecto Egunkaria nunca tuvo una motivación periodística sino que se trató de un proyecto creado por ETA").

Dirudienez, beraien delitua Euskal Herrian oso ezaguna bihurtu den "
integración en organización terrorista" da. Ekainan, Fiskaltzaren erabakiaren aurka, espainako Auzitegi Nazionalak zazpi inputatuen aurkako ikustaldiarekin aurrera jarraitzea erabaki zuen, AVT eta Dignidad y Justicia-ren salaketetan oinarrituz.

Argi dago, prentsa euskalduna, eta orokorki esanda, euskalduna den edozer erdian sartuta dagoenean, gauzak beste era batera hartzen dituztela. Zenbat komunikabide itxi dituzte Euskal Herritik kanpo? eta EH-an? Erantzuna guztia esaten du.

No hay comentarios: