
Pasa diren egun hauetan tentsio handia egon da informatika munduan Microsoft-en estandarra (OOXML) dela eta. Ez dakizuenentzat, OOXML Microsoft Office-ek erabiltzen duen fitxeroen formatua da. Enpresa pribatu honek, bere formatua ISO bezala onartzea nahi izan du, nola ez, joko zikinean arituz.
Botaketa honetan Microsoft-ek ez zituen lortu beharrezkoak ziren aldeko botoak, OOXML onartzeko. Argi zeukaten ez zutela ezer lortuko, eta nola ez, beraiek ongi dakiten bezala jokatu zuten. Hauek izan dira salatutako "gorabehera" batzuk:
- Microsoft-en lehiakide batzuen baztertzea Portugalen, aulki nahiko ez zeudelako.
- Botoen erosketa Suedian (azkenean Microsoft-ek onartu zuten).
- Botaketa prozezuaren manipulazioa Uruguay eta Suitzako presidenteen aldetik.
- Komite tekniko baten ordezkatzea Polonian, Microsoft-ek nahiago zuen beste batengatik.
- Konpetentziaren ukapena Venezuelan eta Ukranian.
- ...
Bestalde, FFII-ren presidenteorda, Alberto Barrionuevo hauxe dio: "El hecho de que muchos cuerpos nacionales de ISO hayan aprobado OOXML debido a importantes manipulaciones sugieren que el proceso tiene que ser revisado y reparado. Recomendamos fuertemente que ISO reconsidere su sistema y regulaciones."
Barrapunto-n irakurri daitekeen bezala, EFFI (Electronic Frontier Finland), herrialdeen korrupzioa eta OOXML-ren aldeko boto kopuruaren arteko erlazioa analizatu dute. Ondorio bezala atera dutena hau da: gero eta herrialde korruptoagoa, gero eta OOXML-ren aldeko boto gehiago.
Web orri honetan informazio gehiago irakurri daiteke:
Botaketaren emaitzak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario